Araudia

    • Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkartea klubak azaroaren 22an arratsaldeko 16:30ean egingo den lasterketa antolatu du. Lasterketa Azkoitiko Herriko enparantzan hasi eta amaituko da.
    • Lasterketako ibilbidea Azkoitiko kaleetan zehar egingo da. Zirkuituari bira txiki bat eta bi handi eman beharko zaizkio probaren 10 kilometroak egiteko.
    • Parte hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte, proba eguna baino lehenago beteak.
    • Herri lasterketaren antolakuntzak Erantzunkizun Zibileko asegurua du, parte-hartzaileek hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteei erantzuteko asegurua barne. Horrez gainera, istripu asegurua ere badu, parte hartzaile guztientzat. Aseguru horiek Gipuzkoako Atletismo Federazioak kudeatu eta eskaini ditu.
    • Mediku-zerbitzua Gurutze Gorriak emango du. Bi anbulantzia egongo dira; bat helmugan eta bestea, berriz, lasterketa ixten.
    • Kategoria guztietan, izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, lasterketa hasi baino ordubete lehenagora arte, 13 euro ordainduta. Izena ematerakoan, parte hartzaileei beste opari batzuen artean oroitzapenezko kamiseta tekniko bana emango zaie.
    • Izen-ematea toki hauetan egin ahal izando da: Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegian, Azpeitiko Aradi Kirolak eta Donostiako Robers kirol-dendetan, baita Zarautzko Nere Sport dendan. Internet bidez izena emateko aukera ere badago, herrikrossa.com eta rakamaraton.com helbidean.
    • Helmuga pasa eta berehala gutun-azal bat emango zaio parte hartzaileari, oparituko diren opari ugarien artetik bat lortzeko aukera izan dezan.
    • Trofeo, opari eta diru-sariak emango zaizkie kategoria bakoitzeko lehen klasifikatuei. Diru-sariak jaso ahal izateko, gizonek 33´40´´-tik beheragoko denbora egin beharko dute eta emakumeek, berriz, 38´00´´-tik beherakoa.
    • Parte hartzaileek, nahi izanez gero, Zubi-Aurre Kiroldegiko aldagelak eta dutxak erabili ahalko dituzte (helmugatik 150 metrora dago).
    • Proba bukatzeko ordua dago: 17:40ean itxiko da.
    • Araudi honetan jasotzen ez den orotarako, Gipuzkoako Atletismo Federakundekoa jarraituko da.
       
SARIAK
1. GIZONEZKOA
Trofeoa, 320€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
1. EMAKUMEZKOA
Trofeoa, 320€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
2. GIZONEZKOA
Trofeoa, 220€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
2. EMAKUMEZKOA
Trofeoa, 220€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
3. GIZONEZKOA
Trofeoa, 120€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
3. EMAKUMEZKOA
Trofeoa, 120€ eta Astigarraga Kit Line sari bat.
 
4. GIZONEZKOA
70€
4. EMAKUMEZKOA
70€
JUNIORRAK
1. GIZONEZKOA
Trofeoa
1. EMAKUMEZKOA
Trofeoa
RAKA MARATONEKO BAZKIDEA
1. GIZONEZKOA
Trofeoa
1. EMAKUMEZKOA
Trofeoa
BETERANOAK
1. GIZONEZKOA
Trofeoa
1. EMAKUMEZKOA
Trofeoa