Hemen zaude:-, Uncategorized @eu-Raka taldeko ekipazio berria

Raka taldeko ekipazio berria

Kaixo denori,

Taldeko ekipazio berria ateratzeko garaia heldu da eta  oraingoan Azpeitiko ERREA dendaren kolaborazioarekin egin dugu lan hau.

ERREA dendak katalogo pertsonalizatu bat egin du RAKA taldearentzat eta  katalogo honetatik bakoitzak nahi duen erropa aukeratu dezake.

Kamiseta taldeak ordaintzen du,  bestelako erropa bakoitzak (prezio bereziak ditugu taldekoek).

Erropak probatu eta aukeratzeko,  taldeko partaideak  dendatik pasa beharko dugu ( Jose de Artetxe kalean dago denda , Pastorkua tabernan ondoan).

Erropak eskatutako hil horren bukaeran jasotzeko aukera izango da, eta irailerarte  dugu epea eskaerak egiteko.

Denori gustatu eta disfrutatuko dezutelakoan!!!

Hemen duzue katalogoan erakusgarri bat, nahiz eta koloreak ez diren ondo bereizten.

Zuzendaritza batzordea.

Raka ekipazioa prezioak

Raka ekipazioa

2018-06-27T20:20:27+00:002018 ekaina 27|Kategoria: Berriak, Uncategorized @eu|