Bienvenidos a la portada

Aurtengo Azkoitiko VIII. Herri Lasterketa, azaroren 24an ospatuko dugu. Denok zaudete gonbidatuta atletismoko giro festa honetara.
2011ren, abendua.                                                                         

Joan den azaroa 26an izan genuen Azkoitiko VII. Herri Lasterketa Taldea antolatuta. Ikuskizun paregabekoa, lasterketa arrakastatsua izan genuen Azkoitian.Bai partehartzaile artean eta publikoen artean ere, errekorrak gainditu ziren. Lasterketarekin gozatzeko aukera laguntza eman dizuen guztioi (boluntarioak, taldeko bazkideak, babesleak, laguntzaileak, partehartzaileak,...), Zuzendaritza Batzordea osatzen dugun kideak, gure eskerrik beroenak agertu nahi dizuegu.  
    

 

    




Sarrera.
Atletismoa bera edo, besterik gabe, gozatzeko eta sasoi onean egoteko korrika egitea gustatzen zaigunok faltan botatzen genuen topagune bat Azkoitian eta Azpeitian, gure kirolarekin lotutako informazioaren, esperientzien eta abarren berri emateko elkarri.

Historia pixka bat eginez, jakin ezazu 2003ko iraila aldera sortu zela dena. Lagun-talde batek, herri-atletak denak ere, zenbait kezka eta ideia zituen, eta, hain zuzen ere, kezka eta ideia haien ondorioz gara gaur egun garena.

Azken urte hauetan, gero eta kirol gehiago egiten dugu, badakigulako oso ona dela osasun fisiko eta mentalerako, eta, azken batean, bizi-kalitatea eta autoestimua hobetzen dituelako zuzenean. Azkoitian eta Azpeitian, gorakada hori bistakoa da Loiolako ibilbidean, batez ere. Ez dugu ahaztu behar gorakada horretan eragin handia izan zuela, halaber, herrian Diego García lagun gogoratua izateak, atleta ezaguna mundu osoan. Hura omentzeko, gurekin eramango dugu beti, elkartearen logotipoan.

Gure asmoa da atletak eta, besterik gabe, gozatzeko korrika egiten duten lagun guztiak biltzea, probetan parte hartzean identifikatuta senti daitezen. Nortasun propioa duen talde bateko kide izateak berekin dakartzan indarra eta motibazioa aprobetxatzea da helburua, batasun horrek izan ditzakeen alde onekin.